DENDA

ARIMA SORMEN TAILERRAN Arte Ederretako disziplina artistiko desberdinetako (Margolaritza, Eskultura, Argazkilaritza, Serigrafia …) produktuen salmentarako denda espezializatu bat daukagu.

Jarduera hauek burutzeko oinarrizko produktuetaz aparte (koadro, oleoak, akrilikoak, pintzelak, buztina, parafina …) espezializatuagoak diren produktuak ere saltzen ditugu (pigmentuak, ehundurak, margo bereziak, origami papera, argazkilaratzarako emultsioak, errebelatzeko likidoak …)

Baita, Jumping Clay aurkitu dezakezue, gaur egun modelatzeko pasten kontzeptua erabat hankaz gora jartzen ari den buztina dugu hau: ez da toxikoa, ez du zikintzen, airearekin soilik lehortzen da, koloreak errez nahasten dira aukera anitz eskeiniz eta hau gutxi balitz, gainera, oso merkea da.

Materialaren erakustaldi bat jasotzea nahi baduzu ARIMAra hurbildu, badakizu, Eloisa Artaza 2 kalean, Gorlizen.

Leave a Reply