AURKEZPENA

ARIMA SORMEN TAILERRA esperimentazioan oinarritzen den gune artistiko-kreatiboa da. Bertan, disziplina anitzezko lantegi eta ikastaroak irakatsi eta garatu egiten dira.

Gune hau ARIMA COOL TOUR-en (www.arimacooltour.com) lan bilakaeraren ondorio zuzena da. Urteekin batera leku propio bat kudeatzeko beharra agertu zen eta 2-3 urtetik aurrera, adin talde guztientzako (haur, gazte eta nagusientzako) eskaintza kultural propioa sortzea ere bai.

Egitasmo hau burutzeko ARIMA SORMEN TAILERRAK Gorlizen 250 metro karratuko lokal bat hartu eta eraberritu du. Bertan, gune desberdinak sortu dituelarik: Arte Plastikoak (margolaritza, marrazkigintza, eskultura …), Ludoteka Artistikoa, Argazkilaritzarako Laborategia eta Balioanitzeko gela.

Tailer eta ikastaro hauen helburu nagusia teknika eta disziplina ezberdinak erabiliz eta teoria eta praktika uztartuz Artea erakustea eta hurbiltzea da. Arteak eskaintzen dizkigun baliabide eta lengoaia desberdinetaz baliatuz Sormena garatuko dugu.

Modu libre eta personal batetan Sortu dezagun adierazpen desberdinak erabiliko ditugu.

Gure ikasleetan Sortzeko grina bultzatzea izango dugu helburu guztion arteko elkarlanean eta ikasketa prozesu amankomun batetan.

Leave a Reply